Usamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y ofrecerte contenidos y publicidad relevantes para ti. Consulta nuestra política de cookies actualizada.
Kids&Us Getxo

The Beauty of Learning da Kids&Us-en kanpaina berria

Honek 07/05/2018

Bigarren urtez jarraian, Kids&Us-ek La Voz Kids-en estreinatuko du kanpaina berria. Datorren maiatzaren 7an izango da, astelehenean, Tania Llasera aurkezlea protagonista duen eta Kids&Us-en zentro berri batean filmatu den iragarki esklusibo baten bidez. Ondorengo bi asteetan, Kids&Us-ek presentzia duen herrialde guztietan kanpaina digital handi bat egiteko asmoa du, The Beauty of Learning kanpaina berria munduan zehar zabaltzeko. 

Ikastearen edertasuna

The Beauty of Learning du izena Kids&Us-en datorren 2018-2019 ikasturterako kanpaina berri honek. Kanpainaren bidez, edertasunaren kontzeptua ikastearekin lotuta agertu nahi da; Kids&Us-entzat haien ikasleak hazi eta urrutira iristeko behar dituzten hizkuntza-gaitasunak bereganatzea zeinen berezia den erakustea da garrantzitsua.

Kids&Us-en kanpaina berriko protagonista bidaia-liburu bat da. Liburu horrek gure seme-alaben hazkuntza erakutsiko du, jaiotzen diren unearen eta beren bizitzaren gaineko ardura hartzen duten unearen arteko ibilbidea aurkako norabidean eginez. Haurren bat-batekotasuna eta bizitzeko irrika islatzen dituen bilakaera naturalaren inguruko bidaia bat.

Datozen asteetan, Kids&Us-ek The Beauty of Learning kanpainan agertzen diren neska-mutilak ezagutaraziko ditu. Haur horiek, ohikoa denez, bere eskoletako ikasleak dira.

Abesti berri bat, baina helburu berekoa

Fire of Learning Kids&Us-ek urteko kanpainari musika jartzeko sortu duen bosgarren abestia da. Berriz ere, asmo-adierazpen bat da: ingelesa gure seme-alabek beren amets guztiak lortu ahal izateko etorkizuneko tresna gisa aldarrikatzeko.

Hamabost urteko lan-esperientziak Kids&Us-en proposamen pedagogikoa egokia dela frogatzen du. Proposamen horren bidez, ikasleak hizkuntza berri bat adierazpide gisa erabiltzeko gai izatea lortu nahi du: ingeles aberats, zehatz eta erabilera anitza, ñabarduraz betea eta beren hazkuntzaren konplizea, bizi osorako tresna bat.

Ezagutu The Beauty of Learning eta dantzatu Kids&Us-en kanpaina berriarekin.

Partekatu hemen >