Usamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y ofrecerte contenidos y publicidad relevantes para ti. Consulta nuestra política de cookies actualizada.
Kids&Us Getxo

Unibertso

Conoce las horas del cuento para Babies de Kids&Us
Conoce las horas del cuento para Babies de Kids&Us

Zer da Storytime for Babies?

Haur txikientzako ipuinaren orduan istorio bat kontatzen dugu, hainbat pertsonaia, abesti eta material osagarriren bidez; ipuin horien xedea da 1 eta 2 urteko umeek ingelesezko ikuskizun batez gozatzea beren senideak ondoan dituztela.

Zein da kontakizunen dinamika?

Gure Storytimes for Babies kontakizunetan, Kids&Useko pedagogia-lantaldeak pentsatu eta landutako ipuinak interpretatzen ditugu. Txikienentzat zentzua duten istorioak kontatzen dizkiegu antzezpen horien bidez, ipuin dibertigarriak eta erraz ulertzekoak, eta, era berean, pertsonaiekin elkar eragitera animatzen ditugu.

Nola egiten da?

Kids&Usek bere zentroetatik kanpora egiten du jarduera hori, kasu askotan liburutegi, gizarte-zentro, liburu-denda eta ipuin-kontalariak aritzen diren bestelako espazioekin elkarlanean.
Etxeko txikienentzat zuzendutako ikuskizuna izanik, abestietan eta material bisualetan oinarritzen gara. Gainera, pertsonaiei bizia ematen dieten aktoreek adierazkortasun handia dute, eta, horri esker, haurren arreta berenganatzen dute eta haien parte-hartzea eta konplizitatea lortzen dute.

Oinarrizko datuak

  • Adina: jarduera hau 1 eta 2 urteko haurrei zuzenduta dago, beti ere helduak ondoan dituztela.
  • Egutegia eta ordutegia: zentro bakoitzak jardueren bere egutegia eta ordutegia dauzka. 
  • Jardueraren iraupena: 25 minutu.
  • Jardueraren iraupena: 60 minutu.
Partekatu hemen >
Txikienen irudimena pizten dugu

¡Escríbenos! Contestaremos con mucho gusto todas tus preguntas relacionadas con nuestras actividades y requisitos de admisión.

Informazioa eskatzea
Txikienen irudimena pizten dugu

Kids&Usi buruzko gehiago