Little Chef pedagogia saileko espezialisten lantaldeak eginiko ahaleginaren emaitza da. Eduki esklusiboak eta bakarrak sortzeko lan egiten du lantalde horrek, helburu oso argiarekin: ingelesa ikastea esperientzia interesgarria eta bizigarria izatea haurrentzat nahiz haien familientzat.
Geure sukaldaritza-tailerra sortu dugu, haurrek janariarekin esperimenta dezaten, zapore berriak proba ditzaten eta sukaldean aritzea oso dibertigarria izan daitekeela ohar daitezen. Eta hori guztia ingelesez!
Little Chef tailerreko errezeta gehienak kultura anglosaxoikoak dira, oso dibertigarriak eta osasungarriak. Besteak beste, Oven Free Oatmeal Cookies, Apple Grape Salad, Banana Split eta Yogurt Parfait platerak nola prestatzen diren ikasiko dugu. Izen bitxiak, ezta? Horiek eta beste asko prestatzen ditugun bitartean, ingelesean murgiltzeko tresna ezin hobea bihurtuko zaigu sukaldaritza.
Little Chef tailerraren helburua da haurrek sukaldaritzarekin loturiko lexikoa eta esamoldeak barneratzea, familian eta modu dibertigarrian hainbat plater prestatzen ikasten duten bitartean.
- 1. maila, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela.
- 2 maila, 7 urtetik gorako haurrentzat, laguntzailearekin edo gabe.
¡Escríbenos! Contestaremos con mucho gusto todas tus preguntas relacionadas con nuestras actividades y requisitos de admisión.
Informazioa eskatzea