Usamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y ofrecerte contenidos y publicidad relevantes para ti. Consulta nuestra política de cookies actualizada.
Kids&Us Getxo

Unibertso

Conoce las Fun Weeks de Kids&Us
Conoce las Fun Weeks de Kids&Us

Oporraldian, ohikoa izaten da dibertsioa eta ikasketa uztartuko dituzten jarduerak bilatzea, seme-alabak okupatuta edukitzeko. Behar hori betetze aldera, Kids&Usek ingelesezko hainbat proposamen dibertigarri landu ditu.

Fun Weeks proposamenaren helburua da gai jakin baten inguruan antolatutako asteetan ikasleak ingelesean murgiltzea. Adin-tarte bakoitzeko haurrek ingurune egokia aurkituko dute gure Fun Weeks astetan, eta aukera izango dute beren adinaren araberako jolasak, dantzak, antzerkiak, eskulanak, etab. egiteko.

Duela urte batzuk, Kids&Usek asmo handiko proiektu hau abiatu zuen, aurreikuspen berritzaileekin. Geroztik, lantalde batek horixe du helburu eta eginkizun nagusia: Fun Weeks asteak prestatzea, soilik gure eskoletarako bideratutako eduki esklusiboekin.

Kalitatezko produktu propio bat sortu dugu, haurrek jolas eginez ingelesez ikas dezaten eta ingelesaz goza dezaten, eta, horrez gain, hizkuntza horretako lexikoa eta esamoldeak barnera ditzaten, abestien, ipuinen, antzerkien, eskulanen eta jolasen bidez. Xehetasun txikiena aintzat hartu dugu adin-tarte bakoitzerako eduki egokiak eta zentzuzkoak eskaintzeko.

Nolakoak dira asteak?

Astero-astero mundu berri batean murgiltzen gara, hizkuntzaren ikaskuntza hobetzeko eta arintzeko propio sortutako istorioen bidez.

Gai hauek lantzeko, hainbat jarduera egiten ditugu, ingeles hutsean, bloke handitan banatuta:

  • Psikomotrizitate-jarduerak: haurrei mugitzeko eta beren artean erlazionatzeko aukera emango dieten jolasak eta jarduerak dira.
  • Ipuinaren ordua (Storytime): uste dugu ipuinak funtsezkoak direla hizkuntza bat ikasteko. Aste bakoitzeko gaiari eta adin-tarte bakoitzari egokitutako ipuinak sortu ditugu; hala, istorio horiek aukera ematen dute gai horren testuinguruko egiturak eta lexikoa ikasteko. Fun Weeks asteetan ipuinak kontatu, ikasi, antzeztu eta interpretatu egingo ditugu.
  • Eskulanak (Crafts): Asteko gaiarekin loturiko hainbat eskulan egingo ditugu: maskarak, mozorroak, animalien irudiak…
  • Azoka (Market): Astean bitan azoka bat antolatuko dugu; haurrek, erosle bihurturik, zer gosari nahi duten eskatu beharko dute ingelesez, esamolde egokiak erabiliz.
  • Gai baten inguruko abestiak koreografiarekin (Songs): Fun Weeks asteetan harrera onena duen jarduera da, zalantzarik gabe. Asteko gaiari loturik sortzen eta konposatzen dira abestiak, eta adin-tarte bakoitzaren arabera egokitzen dira.
  • Irakasleak taula gainean (Staff Performance): Gure ikus-entzule txikiak jarduera hau noiz iritsiko irrikatzen izaten dira, oso gogokoa baitute. Irakasleek, mozorroturik, antzezpen txiki bat egiten dute eta haurrek ikus-entzule moduan parte hartzen dute.

Oinarrizko datuak 

  • Haurren adina: jarduerak 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.
  • Talde bakoitzeko haur kopurua: gehienez 10 haur talde eta irakasle bakoitzeko.
  • Taldeen banaketa: haurrak adinaren arabera banatuko dira taldeetan, modu honetara: 3-4 urte, 5-6 urte eta 7-10 urte.
  • Egutegia*: Kids&Usek eskolako oporraldietan egiten ditu Fun Weeks asteak: Eguberrietan, Aste Santuan eta udan.
  • Ordutegia*: 9-13 h. Zentro batzuek aukera ematen diete gurasoei haurrak 9:00ak baino lehen zentroan uzteko eta 13:00ak ondoren jasotzeko.

* Kontsultatu zentroan.

Partekatu hemen >
¡Pídenos información!

¡Escríbenos! Contestaremos con mucho gusto todas tus preguntas relacionadas con nuestras actividades y requisitos de admisión.

Informazioa eskatzea
Diversión y aprendizaje mediante talleres, canciones y bailes.

Kids&Usi buruzko gehiago